Menu

2021 Abenduak 1

ZUMARRAGA / ZELAI ARIZTI

KATAPULTA ACTION > ERAKUSKETA TENPORALA:
Artista: JON JUÁREZ
Erakusketa: 
“Harri orri har”
Herria: Zumarraga
Tokia: ZELAI ARIZTI Kultur Etxea 
Irekiera eguna: 2021ko Abenduak 1

Erakusketaren iraupena:  2021ko Abenduak 1etik 21ra
Ordutegia: 
Astelehenetik ostiralera:  09:30 – 13:30 / 15:00 – 21:00. Eta larunbatetan: 09:30 – 13:30

Abenduak 1ean Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean JON JUÁREZ ilustratzailearen “HARRI ORRI HAR” izena duen erakusketa berria irekitzen da.
“Erakusketa hau ilustrazio batzuen aukeraketa txiki batek eta azkeneko 10 urteetan azalpenik eman gabe lantzen joan naizen testu pare batek osatzen dute. 2012an hasi zen guztia, Zinemaldiko kartelerako proposamen gisa “fokatxakurra” marraztu nuenean. Orduz geroztik, ez dut ilustrazio bakar bat ere egin nire borondatez, baina, gutxienez, nire unibertso txikia garatzen saiatu naiz, korrontearen kontra, beste edozein marrazkilarik bezala.”
Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Zelai Ariztiren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Erakusketa ikusgai egongo da Abenduak 21 arte.

JON JUÁREZ,  Iruña – 1983
Marrazkilari autodidakta.
Marrazkiak egiteari berriz lotzen da, 2007an Nafarroako arte gaztearen saria eman zioten ilustrazio batekin.
2011 arte “The Balde” bezalako argitalpenetan komiki laburrak argitaratzen jarraitzen du.
2012an INJUVE saria eskuratzen du istorio haien bilduma egiteagatik.
Hortik aurrera, bere proiektu pertsonalak alde batera utzi eta marrazkilari lanak egiten ditu marka komertzialentzat eta Ángel Stanich bezalako musikarientzat.Aldi berean, ikus-entzunezko ekoizpen pare batean lanean hasten da: Angry Birds Toons-en lan egiten du, 2013 eta 2015 artean, “fondoen diseinuan”.
Halaber, 2014 eta 2016 artean, “Another day of life” filmerako “artista kontzeptual” gisa lan egiten du, Kapuscinskiri buruzko dokumental bat, Goya bat eta EFA bat irabazi zituena.

2017an ilustrazioa utzi eta AC/Eren diru-laguntza bati esker proiektu pertsonal bati ekiten dio berriro, La Maison des Auteursekin batera, Angouleme hirian, gidoi propio bat garatzeko.
2018an Bartzelonara joaten da Telefónicaren proposamen batengatik, Alpha proiektuaren barruan ideia-taldean parte hartzeko. Bertan, teknologiaren aukerak eta etorkizuneko espekulatiboen diseinua aztertzen ditu, urtebetez “Moonshot” potentzial bat bilatzeko.
Ondoren, Donostiara itzultzen da, eta 2020an Square-Enix-entzat (Montreal) lan egiten du bideojoko baten garapenean.

Eta 2021ean HBO max (Los Angeles) telesail baten esplorazioan eta garapenean (worldbuilding) laguntzen du.

Web: www.harriorrihar.myportfolio.com
Instagram: harriorrihar
Facebook:  Harriorrihar
Twitter: harriorrihar

Tumblr: harriorrihar.tumblr.com
Behance:  harriorrihar