Menu

Katapulta Plataforma_Cabecero_nortzuk gara

 

Buenawista Prolleckziom’s Musika Elkarteak sustatutako proiektua da Katapulta Plataforma. 1988. urtean sortu zen elkarte hori, Donostiako Buenavista auzoko etxe okupatuan, euskal punk-rockaren gune bizienetako batean, alegia.

Elkartea, musikarekiko harremana eta askotariko profil profesionalak ditugun pertsonek osatzen dugu. Honi esker, kultura eta sortzaileen egoerari begirada zabal batekin ikustera eramaten gaitu taldeari, eta sortzaileek beraien proiektuak gauzateko dauzkaten zailtasunak nabaritzen ditugu, zeren eta hauek askotan talentua duen jendea kanpora irtetea bultzatzen dute beraien ibilbide profesionalak garatzeko, edo, okerreneko kasuetan, bere ibilbide profesionalari uke egitera.

Gure lan-moduak elkar-lana bilatzen du entitate publiko eta pribatuen artean, dauden baliabideak ongi erabiltzeko,  programa, ekintza edo zerbitzuen diseinuan dauzkagun gure ikuspuntua eta esperientzia jarriaz.

logo-bw